• EKONOMIA
  • Bizkaiko ogasunak 3.987,2 milioi euro bildu ditu zergetan apirilera arte

Bizkaiko ogasunak 3.987,2 milioi euro bildu ditu zergetan apirilera arte

2025eko aldi berean baino 143,5 milioi gehiago bildu ditu. Hazkundea izan du zeharkako nahi zuzeneko zergetan

Bizkaiko Foru Ogasuna | Argazkia: Europa Press
Bizkaiko Foru Ogasuna | Argazkia: Europa Press
2026ko maiatzaren 15a - 10:57

Bizkaiko Ogasunak 3.987,2 milioi euro bildu zergetan apirilera arte, 2025eko aldi berean baino 143,5 milioi gehiago (%3,7ko igoera). Aldundiak jakinarazi duenez, apirilaren 30erako 2026ko aurrekontuan ezarritako kopuruaren %36,6 bildu du (10.891 milioi euro) dagoeneko.

 

Zuzeneko zergen bidez 2.098,3 milioi euro bildu ditu, hau da, aurreko urtean baino 94,6 milioi gehiago (%4,7). PFEZren bidez %6,1 gehiago jaso ditu (98,6 milioi euro gehiago); guztira 1.707,2 milioi.

Halaber, Sozietateen gaineko zergaren bidez 2.88,1 milioi euro bildu dira, iazko epe berean baino % 5,8 gehiago, eta gainerako zuzeneko zergen bidez %16,1 gutxiago bildu da, 19,7 milioi gutxiago, hain zuzen.

 

Zeharkako zergei dagokienez, 1.616 milioi euro bildu ditu ogasunak apirilera bitartean, hau da, iaz baino %3,8 gehiago, nahiz eta aldundiak kudeatzen duen BEZaren bidez gutxiago bildu: 1.284,1 milioi euro, 2025eko apirilera arte baino 22,5 milioi gutxiago.