• EKONOMIA
  • BPGan pisu handia badu ere, zaintza sektorea prekarizatuta dagoela salatu dute ELAk eta LABek

BPGan pisu handia badu ere, zaintza sektorea prekarizatuta dagoela salatu dute ELAk eta LABek

Zaintza lanetan ardura nagusia emakumeengan jartzen da eta zaintzaileen %43 baino gehiago atzerritarrak dira, sindikatuen arabera

LABek egindako txostenaren aurkezpena atzo | Argazkia: LAB
LABek egindako txostenaren aurkezpena atzo | Argazkia: LAB
2023eko azaroaren 7a
Eg. 2023eko azaroaren 7a

Greba feminista orokorraren atarian, zaintza sektorea edota bizitzaren sostengurako ezinbestekoa diren lanak prekarizatuak daudela salatu du LAB sindikatuak atzo argitara emandako Ikusmiran 14 txostenean.

 

Zaintzara bideratutako enplegua eta lan guztiak prekarioak direla ondorioztatzen du txostenak, eta etxetik kanpoko enplegua izan arren, bizitza duina bermatzeko diru sarrera nahikorik ez duela sortzen azpimarratu dute. Halaber, zaintzaren sektoreak Euskal Herriko BPGan pisu handia badu ere, sektorea prekarioa da.

Gainera, zaintza lanetan emakumeen gain jartzen da ardura nagusia. Etxeko langileen sistema berezian dauden langileen %96 baino gehiago emakumezkoak dira, eta %43 baino gehiago atzerritarrak.

 

ELAk ere zaintza publiko baten aldeko aldarria egin du, eta emakumeen egoeran jarri du azpimarra, ordaindu gabeko zaintza lan gehienak beren gain hartzen dituztela gogoraraziz. Sindikatuak adierazi duenez, sistemak ez ditu zaintza premia gehienak betetzen, eta Euskal Herrian 220.000 pertsona baino gehiago aurkitzen dira menpekotasun egoeraren batetan. Hala, zaintza zerbitzu gehienak enpresa pribatuen esku daudela salatu du sindikatuak.