• EKONOMIA
  • Brent upelak berriro ere 100 dolarren langa gainditu du

Brent upelak berriro ere 100 dolarren langa gainditu du

Petrolioaren prezioan gorabehera etengabeak izan dira azken egunetan

Argazkia: iStock
Argazkia: iStock
2026eko martxoaren 26a - 12:00

Azken egunetan beheranzko bidea hartu bazuen ere, Brent upelaren prezioak gorantza jo du berriro ere. Gorabehera etengabearen arrazoi nagusiena merkatuaren ezegonkortasun eta ziurgabetasuna da, inork ez dakielako egun batetik bestera zer gertatuko den. Hori bai, begi bistakoa da Donald Trumpek esaten dituenak prezioetan eragin zuzena dutela.

 

Otsailaren 28an Ekialde Hurbilean gatazka hasi zenean upelaren prezioa 70 dolar inguruan zegoen, baina martxoaren 23rako 106 dolarreko langa gainditu zuen. Ordutik hona, jaitsiera antzeman da prezioetan, batik bat, Trumpek iragarri zuelako Iranekin negoziatzeko prest zegoela; mezu horrek lasaitasuna ekarri zuen merkatura, eta Brent upelaren prezioa 95 dolarren inguruan kokatu zen. Haatik, azken astean tirabiraka aritu dira AEB eta Iran, nahiz eta Teherango buruek atzo iragarri zuten ez daudela Trumpekin negoziatzeko prest. Gauzak horrela, gaurko egunean Brent petrolio upelak berriro ere 100 dolarreko langa gainditu du.

Funtsean, merkatua mezu kontrajarriak jasotzen ari da uneoro, egoera zalantzatia da, eta gatazka noiz amaituko den jakiterik ez dagoenez, prezioak hegakortasun handia pairatzen ari dira.