Brent upelak 100 dolarreko langa gainditu du berriro ere. Uztailaren 23tik lehen aldiz gainditu du langa hori, petrolioaren prezioa %2 igo baita azken egunetan. Iran eta AEBren arteko gerraren luzatzeak eragin du igoera, izan ere, azken asteetan elkar erasotzen jarraitu dute bi herrialdeek. Hilabeteetako negoziazioek ez dute fruiturik eman eta Ormuzko itsasarteak erdi itxita jarraitzen du.
Russell Hardy Vitol Group petrolio konpainiako kontseilari delegatuak Bloomberg hedabideari adierazi dionez, gaur-gaurkoz egunean 10 milioi upel igarotzen dira Ormuzko itsasartetik; gerra hasi aurretik garraiatzen zen kopuruaren erdia.
Bloomberg berri agentziak jakinarazi du, halaber, AEBk Irango bost petrolio ontzi suntsitu dituela, Iranek AEBetako gerraontzi bati eraso egin ostean. Era berean, Yemengo Hutiek, Iranen babesarekin, Saudi Arabiako zenbait petrolio azpiegitura suntsitzen saiatu dira.
Gertakari hauek eragin dute azken orduetan petrolioaren prezioa nabarmen handitzea. Prezioak ia %13 garestitu dira hilabete honetan, eta ia %50 urtebetean.
Gehitu EnpresaBIDEA Google-ren iturri hobetsi gisa doan
Egon zaitez azken berriekin informatuta