• EKONOMIA
  • Brent upelaren prezioa %7,3 igo da, Trumpek Ormuzeko itsasartea blokeatuko duela iragarri ostean

Brent upelaren prezioa %7,3 igo da, Trumpek Ormuzeko itsasartea blokeatuko duela iragarri ostean

Iranen eta AEBen arteko negoziazioak akordiorik gabe amaitu dira asteburu honetan

Petroliontzi bat itsasoan | Argazkia: iStock
Petroliontzi bat itsasoan | Argazkia: iStock
2026eko apirilaren 13a - 11:49
Eg. 2026eko apirilaren 13a - 13:27

Brent upelaren prezioak gora egin du gaur goizaldean. Zehazki, %7,3an kokatu da goizeko 7:00ak aldera, hots, 100 dolarren gaineko prezioa izan du upelak. Asteburu honetan, Iranen eta AEBen arteko negoziazioak akordiorik gabe amaitu dira, eta Trumpek iragarri du Ormuzeko itsasartea blokeatuko duela. Iragarpen horrek merkatuak desegonkortu ditu, eta Brent upela 72 dolarreko preziotik ehuneko langa gainditzera igaro da berriro ere.

 

Goizean goiz, Europako burtsen merkatuak ateak zabaldu aurretik, upelaren prezioa 102 dolarren gainetik ezarri da, eta une berean, Estatu Batuetan erreferentzia den West Texas Intermediaten (WTI) petrolio upela ia %8,5 garestitu da.

Ormuzeko itsasartearen erabateko blokeoak jada nahiko oztopatuta dagoen energia baliabideen garraioa are gehiago zailduko luke. Munduko osoko petrolio eta gasaren laurden bat itsasarte horretatik igarotzen da, eta Trumpek jakinarazi du bertatik pasa ahal izateko Irani ordaindu dion edozein itsasontziri eraso egingo diola. Horrela, AEBetako presidenteak herrialdeko indar armatuei agindu die Irango portu guztiak blokeatzeko.