• EKONOMIA
  • Carlos Garaikoetxea lehendakari ohia zendu da

Carlos Garaikoetxea lehendakari ohia zendu da

87 urterekin hil da Iruñean, bihotzekoak jota. Frankismoaren osteko lehen lehendakaria izan zen

Carlos Garaikoetxea agerraldi batean | Argazkia:  Jaizki Fontaneda / Foku
Carlos Garaikoetxea agerraldi batean | Argazkia: Jaizki Fontaneda / Foku
2026ko maiatzaren 4a - 17:31
Eg. 2026ko maiatzaren 4a - 17:41

Carlos Garaikoetxea 1980 eta 1985 artean Eusko Jaurlaritzako lehendakaria izan zena hil da gaur Iruñean, bihotzeko baten ondorioz. Nafarroako hiriburuan jaioa, frankismoaren osteko lehen lehendakaria izan zen, baita Eusko Alkartasuna alderdi politikoaren sortzailea ere. 87 urterekin zendu da.

 

Deustuko Unibertsitatean Zuzenbidean eta Ekonomian lizentziatua, Londresen eta Parisen jarraitu zituen bere bere ikasketak. 1970eko hamarkadan enpresa kudeatzaile aritu zen, baita abokatu lanetan ere, eta Nafarroako ikastolen mugimenduko partaide ere izan zen.

1975ean Nafar Buru Batzarreko presidente izendatu zuen EAJk, eta 1977an, Euzkadi Buru Batzarreko presidente. Lehendakari gisa, Espainiako Estatuko trantsizioaren osteko urteak kudeatzea egokitu zitzaion. Eusko Jaurlaritzaren osaketan eta autogobernua berreskuratzeko lanean ardaztu zen bere agintaldia, eta diktaduraren ondoren, hainbat erakunde nahiz instituzio (Osakidetza, EITB, Ertzaintza...) martxan jartzeaz ere arduratu zen.

 

Iazko ekainean Eusko Jaurlaritzak omenaldia egin zion, Imanol Pradales lehendakaria buru zela.