• EKONOMIA
  • Carrefourrek Uvesco taldea bereganatu nahi du

Carrefourrek Uvesco taldea bereganatu nahi du

Operazioaren kostua 700 eta 800 milioi euro artekoa izango litzateke

Argazkia: iStock
Argazkia: iStock
2024eko ekainaren 27a - 12:41

Supermerkatuen industria hankaz gora jarri dezakeen mugimendu baten aurrean egon daiteke nazioartea. Carrefourrek beste supermerkatu bat irentsi nahi du, zehazki, Uvesco, BM eta Amara supermerkatuen jabea. Ekonomista aldizkariaren arabera, operazioaren kostua 700 eta 800 miliioi eurokoa izango litzateke.

Carrefourrek PwC aholkulari enpresarengan jarri du konfiantza. Tankera horretako beste eragiketa batzuetan eskarmentua izandakoa da, esaterako 2023an El Corte Inglesi lagundu zion Supercorren 47 establezimenduen erosketan. Carrefour enpresarentzat Uvesco bereganatzea aurrerapauso handia izango litzateke, konpainiaren hedapen planarentzat hauspo garrantzitsua.

 

Hala ere, Carrefour ez da azken hilabeteetan Uvescorengana hurbildu den enpresa bakarra. Alde batetik, Auchan enpresa frantsesa gerturatu da, Alcamporen jabea ere dena. Eta beste alde batetik, Sonae, Kontinente supermerkatuen taldearen jabea eta Portugalgo supermerkatuen lehen katea.

Gauzak horrela, Uvescoren jabea den PAI funts frantziarra aukera ezberdinak aztertzen ari da, JP Morgan funtsarekin elkarlanean.