
Bizkaiko enpresen nazioartekotzea sustatzeko akordioa berritu dute Cebek Bizkaiko enpresarien elkarteak eta Sabadell bankuak. Hitzarmenaren arabera, bankuak kreditu lerroak, aholkularitza eta zerbitzuak eskainiko dizkie Cebekeko enpresa bazkidedunei, eta, hala, lurraldeko proiektuak nazioarteko merkatuetara zabaltzea bultzatuko dute.
Zehazki, azken urteetan jada martxan izan diren bi finantzaketa-lerroak mantenduko dira, baldintza berberetan: Exporta izeneko lerrora 350 milioi euro bideratzea aurreikusi dute (iaz 345 milioi euro izan ziren) eta Implanta izeneko lerrora, aldiz, 50 milioi (iaz 45 milioi). Alegia, 2024an baino hamar milioi euro gehiago bideratu nahi dituzte. Exportaren bitartez sortu berri diren edo lehen fasean dauden proiektuak laguntzen dituzte, eta Implantaren bitartez, ordea, proiektuei kanpo-merkatuetan kokatzen laguntzen diete.