Azaroaren 29ko hauteskunde deialdiaren aurrean, Correoseko langileek lan karga handitzea espero dute. Horren aurrean, Intersindikaleko erakunde sindikalek (CIG, LAB, ESK, Intersindikal Canaria, ELA eta CNT) kezka handia adierazi dute gaur egun bizi duten langile faltaren egoeraren aurrean.
Erakunde hauen iritziz, lanpostu ugari bete gabe daude eta horren arrazoein artean bajak, erretiroak eta bestelako egoerak daude. Intersindikalak eskatu du lanpostu guztiak bete daitezela hauteskunde prozesua eta posta zerbitzuaren ohiko jarduerari berme osoz aurre egiteko. Erakundeek idatzitako ohar batean gogorarazi dute azaroaren 29a, hauteskunde deialdiaren eguna, Black Friday kanpainarekin bat egingo duela. Kanpaina horrek pakete - bolumenaren igoera handia ekartzen duela gogorarazi dute. Sindikatuek adierazi dute, konponbidea ezin dela aparteko orduen bitartez izan.
Bestalde, Intersindikalak kezka adierazi dute posta bidezko bozkaren erabilerari buruz PP eta VOX alderdien ordezkarien adierazpenak entzun ostean. Adierazpen horietan, langileen lana eta erantzukizuna zalantzan jarri dela salatu dute sindikatuek. Beraien lana defendatu dute eta posta bidezko bozka eskubidea bermatuko dela adierazi dute.
Gehitu EnpresaBIDEA Google-ren iturri hobetsi gisa doan
Egon zaitez azken berriekin informatuta