Crowdfunding Bizkaia plataforma, Eurocrowd Europako crowdfunding sarearen urteroko topaketaren anfitrioia izan da. Bi egunez, mikrofinantzetako, inbertsioetako eta banku etikoko ehun profesional inguru bildu dira Bilbon, elkarren ahotsak entzun eta errentagarritasun ekonomikoaz haratago duten erantzukizunaren inguruan hausnarketa egiteko.
Ainara Basurko Ekonomia Sustapenerako Bizkaiko diputatuak iragarri duenez, “datozen urteak funtsezkoak izango dira finantzaketa-eredu horrek eskaintzen dituen aukerak aztertzen jarraitzeko eta iraunkortasun, hazkunde ekonomiko eta gizarteratze politikak garatzeko".
Basurkok gogorarazi du Crowdfunding Bizkaia "erronkei aurre egiteko eta finantzaketa alternatiboa behar duten enpresak garatzeko eta sortzeko tresna indartsua" dela. Era berean, azpimarratu du Bizkaiko Aldundia "equity crowdfunding eragiketak egiten dituen lehen plataforma publikoa eta bakarra” dela eta asmoa "haratago joatea eta merkatuan dauden hutsuneak betetzen saiatzea" dela azaldu du. Hala, helburua "hazte-fasean" dauden proiektuak martxan jartzea dela adierazi du, "inbertitzaileen komunitatea” sortzearekin batera.
Gehitu EnpresaBIDEA Google-ren iturri hobetsi gisa doan
Egon zaitez azken berriekin informatuta