Mobile World Capital fundazioak eginiko txosten baten arabera, Espainia mailako eskualdeen aldean bosgarren postuan dago EAE deep tech (oinarri teknologiko sakoneko) spin-offak sortzeari dagokionez. Izan ere, 75 spin-off daude aktibo egun, unibertsitateetatik zein ikerketa zentroetatik sortu direnak. Datu horiek aditzera eman dira EHUk, BIC Gipuzkoak eta Mobile World Capital Barcelona fundazioak elkarlanean antolatu duten ekitaldian.
Deep tech spin-off horien sektoreak urtean “balio handiko” 1.566 lanpostu sortu dituela jakinarazi dute, zenbait eta zenbait alorretan espezializatutakoak: bioteknologia (%20), informazioaren eta komunikazioaren teknologia (%18,7), energia eta baliabideak (%17,3), 4.0 industria (%17,3)… Horrez gain, datuen arabera sektoreak urtean 119 milioi eurotik gora fakturatzen ditu.
Alber Mascarelle Mobile World Capital Barcelona fundazioko Transferentzia Teknologikoaren arloko zuzendariak esan du EAE dela “ekosistema aberasten duen ekintzailetza eredu berritzaile horren eragile nagusietako bat”, eta Eusko Jaurlaritzako Ekintzailetza eta Nazioartekotzearen zuzendari Ana Miren de Ariño Ochoak gehitu du EAEko erakundeak ere lurraldea transferentzia teknologikoaren aldeko apustua egiten ari direla, Euskadi 2030 Industria Planarekin lerrokatuta.
Mahai inguru bat ere antolatu dute, hainbat deep tech spin-offekin: Surphase, Hevea3D, Sorbmetrics eta Nemahealth.