• EKONOMIA
  • Donostiako Dbusek inoizko bidaia gehien egin zituen iaz

Donostiako Dbusek inoizko bidaia gehien egin zituen iaz

33 milioi bidaia baino gehiago egin zituen Gipuzkoako hiriburuko autobus zerbitzuak

Argazkia: Europa Press
Argazkia: Europa Press
2026eko urtarrilaren 26a - 15:27
Eg. 2026eko urtarrilaren 27a - 16:12

Dbus Donostiako autobus publikoa kudeatzen duen enpresak jakinarazi du 33.735.379 milioi bidai egin zituela 2025ean, inoiz kopururik handiena. Garraio enpresak ohar bidez azaldu du 2024an baino %5,33 bidaia gehiago egin dituela (1.708.413 bidaia gehiago), eta 2019an baino %12,4 gehiago.

 

Konpainiak argitu duenez, 190.000 biztanle dituen hiri batentzat autobusen erabilera adierazlea oso altua da, urtean biztanle batek batez beste 180 bidai egin baititu, eta ratio hori Europa mailako altuenetakoa da.

13. linea (Altza) izan zen gehien erabili zena, 4.204.873 bidaiarekin. 28-Amara-Ospitaleak lineak 4.158.832 bidaia egin zituen eta 5. lineak (Benta Berri) 3.129.084.

 

Halaber, urria izan da bidaia gehien egin den hilabetea. 3.008.255 bidaia egin dira zehazki.