• EKONOMIA
  • Durangoko azoka baino lehen egingo da ZuNonHanDA! azoka ibiltaria

Durangoko azoka baino lehen egingo da ZuNonHanDA! azoka ibiltaria

22 liburu aurkeztuko dira azaroaren 17tik abenduaren 4ra bitartean

ZuNonHanDA! egitasmoa | Argazkia: Durangoko Azoka
ZuNonHanDA! egitasmoa | Argazkia: Durangoko Azoka
2025eko azaroaren 11a - 13:08

Aurtengo edizioan, ZuNonHanDA! azoka ibiltaria Durangoko Azoka baino lehen egingo da. 2020an egin zen lehenengo aldiz ekimena, helburu izanik “kultur sorkuntza zein zaletasuna hauspotzea eta sortzaile, bitartekari eta herritarren arteko zubi lanak eraikitzea”; horretarako, Euskal Herriko zenbait dendatan eskuragarri jartzen ziren azokan aurkeztutako liburuak.

 

60. edizioan, aldiz, aurreratu egingo da egitasmoa, eta azoka Euskal Herri osoko 19 saltokietara gerturatuko da. Orotara, 22 liburu aurkeztuko dituzte idazleek, azaroaren 17tik abenduaren 4ra bitartean. Getxon, Durangon, Barakaldon, Sestaon, Elgoibarren, Eibarren, Lizarran eta Ortzaizen egingo dira aurkezpenak, baita Donostian, Bilbon, Gasteizen eta Iruñean ere.

Horrez gain, Durangoko Azokak jakinarazi du "nobedade sortak" Euskal Herri osoko 67 liburu saltokitan izango direla eskuragarri. “Durangoko Azokan batuko den indarra Euskal Herriko dendatara barreiatuko da”, adierazi du.