• EKONOMIA
  • EAEko BPGa %2,2 hazi da urteko lehen hiru hilabeteetan

EAEko BPGa %2,2 hazi da urteko lehen hiru hilabeteetan

Enpleguak %1,3 egin du gora lehen hiruhilekoan, 12.000 bat lanpostu berrirekin

Argazkia: Europa Press
Argazkia: Europa Press
2026ko apirilaren 17a - 10:27

EAEko ekonomiak %2,2ko hazkundea izan du urteko lehen hiruhilekoan, 2025eko aldi berarekin alderatuta, hiruhileko kontu ekonomikoen Eustaten aurrerapenaren arabera. HIruhileko datuei dagokienez, igoera %0,5ekoa izan da; horrek esan nahi du jarduerak bilakaera positiboa izan duela, baina moderatua. 

 

Estatistika erakundeak adierazi duenez, hazkunde hori eraikuntzaren eta zerbitzuen sektorearen portaera onean oinarritzen da batez ere. Orain arteko informazioak iradokitzen du bi arloak erabakigarriak izan direla urteko lehen hilabeteetako bilakaera ekonomikoan.

Aldi berean, enpleguak ere goranzko joera erakutsi du. Urte arteko datuei dagokienez, lanaldi osoko lanpostu baliokideen kopurua %1,3 hazi da, hau da, 12.000 lanpostu inguru sortu dira. Aurreko hiruhilekoaren aldean, igoera %0,2koa izan da.

 

Datu horiek behin-behinekoak dira, eta lantzeko unean eskura dagoen koiunturazko informazioan oinarritzen dira. Aurreikuspenen arabera, ekainaren 5ean argitaratuko dira BPGaren eta enpleguaren zifra zehatzak, bilakaera ekonomikoaren azterketa osoagoa egiteko datu berriak gehitu ondoren.