• EKONOMIA
  • EAEko biztanleen %53k konfiantza du enpresa pribatuengan

EAEko biztanleen %53k konfiantza du enpresa pribatuengan

Unibertsitatea da onespen handiena duen eragilea, eta alderdi politikoek dute puntuaziorik baxuena

Argazkia: Confebask
Argazkia: Confebask
2026ko azaroaren 10a - 13:16
Eg. 2026ko azaroaren 10a - 15:35

EAEko biztanleen %53k konfiantza du lurraldeko enpresa pribatuengan, Confebaskek gaur argitara eman dituen datuen arabera. Erakundeak egindako azken soziometroak neurtu egiten du herritarrek erakunde publiko zein pribatuekiko duten konfiantza maila, eta azken datuen arabera, enpresa pribatuak dira erakunde pribatuen artean puntuaziorik onena lortu dutenak.

 

Bost erakundek gainditzen dute enpresen nota: unibertsitatea da onespen handiena duen eragilea, biztanleen %81aren babesa izanik; atzetik ditu Eusko Jaurlaritza (%72), Foru Aldundiak (%67), Eusko Legebiltzarra (%63) eta udalak (%61). Kontrara, biztanleek konfiantza gutxiago dute beste eragile batzuengan, honako hiruak izanik puntuaziorik baxuena eskuratu dutenak: alderdi politikoak (%13), Diputatuen Kongresua (%20) eta bankuak (%28).

Inkesta hau egiten hasi zirenetik, enpresa pribatuek jasotako hirugarren notarik altuena da 2026ko azarokoa. Alabaina, iazko epe berean baino 7 puntu gutxiago jaso dituzte.

 

Gehitu EnpresaBIDEA Google-ren iturri hobetsi gisa doan  

Egon zaitez azken berriekin informatuta  

 
Aktibatu orain