Adype Euskadiko Zuzendari eta Profesionalen Elkarteak urteroko perspektiba ekonomikoei buruzko topaketa egin du Bilbon, eta bertan parte hartu dute Oriol Aspachs CaixaBank Researcheko Espainiako Ekonomiako zuzendariak, eta Iñaki Elzaurdi LKS Nexteko Prospektiba eta Estrategia gerenteak. Biek ala biek nabarmendu dute 2027an "hazkunde sendoa" izango dela, "lan eta teknologia erronkak" agerikoak badira ere. Zehazki, %1,9an kokatu du hazkunde hori Caixabank Researchek —Espainiakoa %2an aurreikusi du—; 2026an, berriz, uste du %2,2 haz daitekeela EAEko ekonomia.
Eizaurdik, bere aldetik, defendatu du "adimen artifizial sortzailea, bioteknologia, konputazio kuantikoa edo biltegiratze energetikoa bezalako teknologia estrategikoen hedapenean" arreta jarrita, eragina enpresen "produktibitatean, prozesuetan, gaitasunetan eta lehiakortasunean" nabarituko dela. Erakundeak garatuko badira, makinen eta pertsonen arteko interakzioa ezinbesteko izango dela ere plazaratu du. Eta talentuan ere jarri du azpimarra.
Gehitu EnpresaBIDEA Google-ren iturri hobetsi gisa doan
Egon zaitez azken berriekin informatuta