Euskal Autonomia Erkidegoko barne produktu gordina (BPG) %2,2 handitu da 2026ko hirugarren hiruhilekoan (uztailetik irailera), 2025eko epe berarekin alderatuta. Aurreko hiruhilekoarekin alderatuta, berriz, hazkundea %0,5ekoa izan da, Eustatek Hiruhileroko Kontu Ekonomikoen Aurrerapenean jasotako zenbatespenen arabera. Erakundeak azaldu duenez, hirugarren hiruhilekoan ekonomiak izandako bilakaera positiboaren atzean eraikuntzaren eta zerbitzuen sektoreen jarduna dago, beti ere, une honetan eskuragarri daugoen koiunturazko informazio ekonomikoaren arabera
Enpleguari dagokionez, lanaldi osoko lanpostu baliokideetan neurtuta, %1,3ko igoera izan da urtebetean, hau da, 12.700 lanpostu inguru gehiago. 2026ko bigarren hiruhilekoarekin alderatuta, enplegua %0,3 hazi da.
Eustatek abenduaren 4an argitaratuko ditu hirugarren hiruhilekoko BPGaren eta enpleguaren zenbatespen bereiziak.
Gehitu EnpresaBIDEA Google-ren iturri hobetsi gisa doan
Egon zaitez azken berriekin informatuta