• EKONOMIA
  • EAEk energiaren %16,6 ekoitzi zuen berriztagarriekin

EAEk energiaren %16,6 ekoitzi zuen berriztagarriekin

Autokontsumo energetikoa kontuan izanda, %19,6koa izan zen ekoizpen berriztagarria 2025ean

Argazkia: Red Eléctrica
Argazkia: Red Eléctrica
2026eko martxoaren 11a - 15:22

Energia berriztagarriak pisu “gutxi” izaten jarraitzen du EAEn. Gaiari buruzko datuak argitaratu ditu gaur Red Eléctricak, eta autokontsumoko energiari buruzko zenbatekoak ere jaso ditu.

 

EAEren kasuan, iaz orotara 5.570 GWh ekoitzi ziren, eta guztizkoaren %16,6 eratorri zen iturri berriztagarrietatik; autokontsumoko energia gehituta, ehunekoa %19,6ra igo zen. Izan ere, 255 GWh autokontsumoz sortu ziren.

Hala eta guztiz ere, energia fosilak nabarmen gailentzen dira: ziklo konbinatua liderra da EAEn, horren bidez sortu baitzen energiaren %49,6; eta kogenerazioak produkzioaren laurdena inguru hartu zuen. Eguzki-energia fotovoltaikoak %5,7 suposatu zuen, hidraulikoak (%5,3) eta eolikoak (%4,9) jarraituta.

 

Elektrizitate eskariak ere gorakada izan zuen lurraldean: %0,3 2024 urtearekin alderatuta, eta %0,8 gehiago autokontsumoa kontuan hartuta. Eskaria bigarren urtez jarraian handitu da.