• EKONOMIA
  • EAEko enpresek %6,8ko errentagarritasuna izan zuten batez beste 2024an

EAEko enpresek %6,8ko errentagarritasuna izan zuten batez beste 2024an

Enpresa handien errentagarritasuna %7,5ekoa izan zen 2024an, eta txikiena aldiz %6,5ekoa

Argazkia: iStock
Argazkia: iStock
2026ko azaroaren 18a - 14:57

Enpresa ertainek eta enpresa handiek, 50 ingurutik gora dituzten konpainia ez finantzieroek, errentagarritasun handiagoa lortzen dute enpresa txikiek baino. 2024ko datuak eman ditu aditzera gaur Confebaskek, eta azken urteetan izandako joera mantendu dela ikus daiteke. 

 

Azken datuen arabera, konpainia guztien errentagarritasuna, batez beste, %6,8koa izan zen 2024an; 2020. urtetik goranzko joera mantendu da eta aurreko urtearekiin alderatuta 0,3 puntuko hazkundea izan da. Hala ere, errentagarritasuna baxuagoa izan da enpresa txikien kasuan (%6,5) eta are txikiagoa ertainen kasuan (%6,3). Kontrara, enpresa handiek %7,5eko errentagarritasuna izan dute, batez beste. 

Confebaskek beste datu adierazgarri bat ere eskaini du: 2007. urterarekin alderatuta soilik enpresa handiek lortu dute garai hartako errentagarritasun maila handitzea (une hartan %7,3koa zen konpainia handietan, %7,8koa ertainen kasuan eta %6,8 txikienean). 

Gehitu EnpresaBIDEA Google-ren iturri hobetsi gisa doan  

Egon zaitez azken berriekin informatuta  

 
Aktibatu orain