• EKONOMIA
  • EAEk afiliazio errekor berria lortu du ekainean, langabeziak apur bat gora egin arren

EAEk afiliazio errekor berria lortu du ekainean, langabeziak apur bat gora egin arren

Sinatu diren 81.387 kontratuetatik 19.774 mugagabeak izan dira

Alfonso Gurpegui enplegu sailburuordea gaur egin duen prentsaurrekoan | Argazkia: Irekia
Alfonso Gurpegui enplegu sailburuordea gaur egin duen prentsaurrekoan | Argazkia: Irekia
2026ko uztailaren 2a - 10:07
Eg. 2026ko uztailaren 2a - 12:35

1.044.686 kotizatzailerekin, ekainean inoiz baino afiliatu gehiago izan dira Gizarte Segurantzan EAEn. Hilabetean 2.006 afiliatu gehiago batu dira, aurreko erregistro historikoa gaindituta. Urte arteko bilakaeran ere goranzko joera izan du afiliazioak: 2025eko ekainarekin alderatuta, 15.541 kotizatzaile gehiago izan dira, hau da, %1,51ko hazkundea.

 

Bestalde, ekainean 104.212 langabe erregistratu dira EAEn, maiatzean baino 479 gehiago (%0,46) eta iazko ekainean baino 821 gehiago (%0,79). Lurraldeka, langabeziak behera egin du Araban, 157 pertsona gutxiagorekin; Bizkaian eta Gipuzkoan, ordea, 245 eta 391 langabe gehiago zenbatu dira, hurrenez hurren. Sektoreei dagokienez, langabezia jaitsi egin da industrian eta eraikuntzan, baina igo zerbitzuetan eta aurretik enplegurik izan ez dutenen artean.

Kontratazioak, berriz, hazkunde handia izan du ekainean. Guztira 81.387 kontratu sinatu dira, maiatzean baino %23,7 gehiago eta iazko hil berean baino %8,5 gehiago. Horietatik 19.774 mugagabeak izan dira, kontratu guztien %24,3. Gainera, 60.342 pertsona kontratatu dituzte, aurreko hilean baino %31,4 gehiago, eta 30 urtetik beherakoek sinatu dituzte kontratu berrien erdia baino gehiago.

 

Enplegu eta Inklusio Sailaren arabera, ekaineko datuek "seinale mistoak dituen lan merkatua" erakusten dute: langabeziak gorakada txikia izan badu ere, kontratazioaren dinamismoak eta Gizarte Segurantzako afiliazioaren hazkundeak lan merkatuaren egonkortasunari eusten diotela adierazten dute. Halaber, iraupen luzeko langabeziak behera egiten jarraitu du urte arteko datuetan.

Gehitu EnpresaBIDEA Google-ren iturri hobetsi gisa doan  

Egon zaitez azken berriekin informatuta  

 
Aktibatu orain