• EKONOMIA
  • EAEn, %0,1 igo dira salmentak azalera handietan eta elikadura-kate handietan

EAEn, %0,1 igo dira salmentak azalera handietan eta elikadura-kate handietan

Urte artean Gainerako produktuen sektorean hazi dira salmentak gehien, %4,7

Elikaduraren sektorean %0,4 jaitsi dira salmentak | Argazkia: iStock
Elikaduraren sektorean %0,4 jaitsi dira salmentak | Argazkia: iStock
2024eko urriaren 28a - 11:50

2024ko irailean, %1,0 igo dira salmentak EAEko azalera handietan eta elikadura-kate handietan, aurreko urteko epe beraren aldean. Aurreko hilabetearen aldean ere hazi egin dira salmentak, %0,4. Datuak Eustat Euskal Estatistika Erakundeak argitaratu ditu.

 

Prezio konstanteetan, abuztuaren aldean, Elikaduraren sektorean %0,4 jaitsi dira salmentak, eta %1,9 igo Gainerako produktuetan. 2023ko irailaren aldean ere beheratu egin dira salmentak Elikaduran, %0,9, eta igo Gainerako produktuetan, %4,7.

Lurraldeka, urte artean salmentak handitu dira Araban (%0,8) eta Bizkaian (%1,9). Kontrara, txikitu egin dira Gipuzkoan (%0,5). 2024ko abuztuarekin alderatuta ere antzeko joera izan dute salmentek: Araban eta Bizkaian salmentak hazi dira, %0,3 eta %0,7, hurrenez hurren; Gipuzkoan, ordea, %0,1 jaitsi dira. Haatik, 2024ko lehenengo bederatzi hilabeteak kontuan hartuta, salmentak Gipuzkoan igo dira (%0,3), eta Araba zein Bizkaian (bietan %0,2) jaitsi.

 

Azkenik, EAEko sektore horretako langile kopurua, urte artean, %0,7 igo da, eta abuztuaren aldean, aldiz, %0,6 beheratu.