EAEko BPGa % 1,3 haziko da 2023an, BBVA Researchen arabera

2024an, berriz, bultzada izango duela aurreikusi du entitateak EAEko egoera biltzen duen txostenean

Bilboko BBVAko dorrea | Argazkia: iStock Bilboko BBVAko dorrea | Argazkia: iStock

BBVA Researchek hobetu egin dut euskal ekonomiaren hazkundeari loturiko aurreikuspenak: azken argitalpenean esperotakoa baino %0,7 gehiago haziko da BPGa. Gainera, 2024ean %2,9ko igoera aurreikusi du entitateak, eta guztira 24.600 lanpostu sortuko direla. Bestela esanda, langabezia %8,4an kokatuko litzateke 2023an —une honetan, %8,7an dago—, eta %7,2an 2024an.

Miguel Cardoso Espainiako BBVA Researcheko ekonomista buruak eta Carlos Gorria BBVAko Iparraldeko zuzendariak atzo eginiko prentsaurrekoan adierazitakoaren arabera, %4,4ko hazkundea izan du EAEko ekonomiak 2022an —Espainiakoa %5,5ekoa izan da—, eta ez da aurreikusitako atzeraldirik gertatu. Cardosoren hitzetan, espero baino hobeto eutsi zion energia prezioak handitzeari, eta familiei lagundu egin zieten pandemian bildutako aurrezkiek.

Cardosoren hitzetan, jarduerak indar apur bat irabazi du 2023ko lehen hiruhilekoan. Alegia, jarduera ekonomikoak behera egitea eta enplegua galtzea aurreikusten bazen ere, ez da halakorik gertatu, eta horrek ahalbidetu du aurreikuspenak hobetzea. Are gehiago, bide beretik jarraituz gero pandemia aurreko BPGa eta biztanleko BPGa berreskuratu ahalko duela uste du entitateak. Hala ere, Espainiar estatuko aurreikuspenaren —%1,6koa— azpitik mantendu du, batez ere beste zenbait erkidegotan zerbitzu sektoreak gurean baino pisu handiagoa duelako, eta hori baita gehien hazten ari den sektorea. Horrekin batera, industria da epe motzera "eboluzio okerragoa" izaten ari den sektorea, batez ere ekoizpen-kateetan sortzen ari diren "botila-lepoak" eta energiaren "kostu altuak" direla eta.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK