Azken hiruhilekoko kontu ekonomikoak plazaratu berri ditu Eustatek. Estatistika erakundearen arabera, EAEko Barne Produktu Gordina %2,1 hazi da 2026ko bigarren hiruhilekoan, iazko epe berarekin alderatuta. Urteko lehen hiruhilekoarekin erkatuta, Euskal Autonomia Erkidegoko BPGaren igoera %0,5ekoa izan da.
Enpleguari dagokionez, lanpostu kopurua %1,3 handitu da apiriletik ekainera bitartean, 2025eko epe beraren aldean; hots, 13.000 lanpostu sortu dira. Aurreko hiruhilekoarekin alderatuta, igoera %0,4koa izan da.
Mikel Torres Eusko Jaurlaritzako Ekonomia, Lan eta Enplegu sailburuak modu positiboan baloratu du Eustatek argitaratu duen 2026ko bigarren hiruhilekoko kontu ekonomikoen aurrerapena. Torresek nabarmendu du EAEko ekonomiak bilakaera “sendoa eta erresilientea” duela. “Hiruhileko kontuen aurrerapenak balorazio oso
positiboa utzi digu bigarrenean. Ziurgabetasunak eta Europako ekonomia nagusien hazkunde ahulak markatutako nazioarteko ingurunean, euskal ekonomiak sendoa eta erresilientea izaten jarraitzen du”, adierazi du.
Gehitu EnpresaBIDEA Google-ren iturri hobetsi gisa doan
Egon zaitez azken berriekin informatuta