
2023eko uztailaren 17a
Euskal Autonomia Erkidegoko Barne Produktu Gordina %0,5 hazi da 2023ko lehen hiruhilekotik bigarrenera, azken urteetako goranzko joerari eutsiz. Gainera, urte arteko alderaketan ere gora egin du BPGak, 2022ko bigarren hiruhilekoarekin alderatuz %1,6 igo baita.
Eustatek argitara eman dituen datuak dira hauek eta azken urtean sektore nagusietan jarduera pixka bat desazeleratu bada ere, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako ekonomiak bilakaera positiboa duela oraindik argitu du.
Enpleguari dagokionez, %0,7 hazi da azken hiruhilekoan urteko lehenarekin alderatuta eta urte arteko hazkundea %1,5eko izan da.