• EKONOMIA
  • EAEko eraikuntza sektoreko jarduera %2,6 hazi da azken hiru hilabeteetan

EAEko eraikuntza sektoreko jarduera %2,6 hazi da azken hiru hilabeteetan

%3,6 igo da jarduera Bizkaian, %3 Araban eta %1,2 Gipuzkoan

Argazkia: iStock
Argazkia: iStock
2026ko irailaren 4a - 11:12
Eg. 2026ko irailaren 4a - 11:16

Eustatek eskainitako azken datuen arabera, Euskal Autonomia Erkidegoko eraikuntza jarduera hazi egin da azken hilabeteetan. Zehazki, 2026ko bigarren hiruhilekoan, urtebete lehenagoko epe berean baino %2,7 handiagoa izan da jarduera. Azpisektoreka, eraikingintza %3,4 handitu da, eta ingeniaritza zibila %0,9.

 

Urteko lehen hiruhilekoarekin erkatuz gero, sektoreko jarduera %2,6 hazi da azken hiru hilabeteetan; eraikingintza %2,5 eta ingeniaritza zibila %3,1.

Lurraldeka, halaber, %3,6 igo da Bizkaian, %3 Araban eta %1,2 Gipuzkoan, urte artean. 2026ko lehen hiruhilekoaren aldean, berriz, %3 egin du gora Bizkaian, %2,2 Gipuzkoan eta %2 Araban.

 

Enpleguari dagokionez, langile okupatuen indizea aurreko urteko hiruhileko berean baino %2,3 altuagoa izan da; 2026ko lehenengo hiruhilekoaren aldean, %1,6 igo da.

Gehitu EnpresaBIDEA Google-ren iturri hobetsi gisa doan  

Egon zaitez azken berriekin informatuta  

 
Aktibatu orain