• EKONOMIA
  • EAEko eraikuntza sektoreko kostuak %6 baino gehiago igo dira urtebetean

EAEko eraikuntza sektoreko kostuak %6 baino gehiago igo dira urtebetean

Eustaten arabera, sektoreko prezioak %0,9 handitu dira ekainetik uztailera bitartean

Argazkia: iStock
Argazkia: iStock
2026ko abuztuaren 25a - 10:50

Eraikuntza sektoreko kostuek gora egin dute Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Eustat estatistika erakundeak eskainitako azken datuen arabera, sektoreko prezioak %0,9 hazi dira uztailean, ekainaren aldean. Urte artean, hau da, iazko uztailaren aldean, kostuak are gehiago garestitu dira, %6,3 hain zuzen.

 

Azpi-sektoreka, hilabete batetik besterako datuek erakusten dute kostuak igo egin direla, bai etxegintzan (%1), bai ingeniaritza zibilean (%0,7). 2025eko uztailarekin alderatuta, halaber, kostuak %6,2 igo dira etxegintzan eta %6,7 ingeniaritza zibilean.

Lehengaiei dagokienez, horien kostuak %1,3 igo dira uztailean aurreko hilabetearekin alderatuta, eta %6,8 urtetik urtera.

Gehitu EnpresaBIDEA Google-ren iturri hobetsi gisa doan  

Egon zaitez azken berriekin informatuta  

 
Aktibatu orain