EAEko esportazioak %0,3 handitu ziren iaz

Guztira, 32.600 milioi eurotik gora esportatu dira, 2022an baino 106,5 gehiago

Argazkia: iStock Argazkia: iStock

Eustaten arabera, 2023an, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako esportazioak %0,3ko igoera izan dute, 2022aren aldean. Denera, 32.600 milioi eurotik gorakoak izan dira, 2022an baino 106,5 gehiago. Hala ere, energia produktuetan jaitsiera nabarmena izan da, aurreko urtean baino %31,2 gutxiago esportatu baitira. Gainerako produktuak berriz, %3,4 esportatu dira.

Inportazioei dagokionez, %8,9ko beherakada izan dute 2023an, aurreko urtean baino 2.615 milioi gutxiago inportatu baitira. Energia produktuetan beherakada %20,5ekoa izan da, eta gainerakoetan %4,1ekoa. Hala, 2023ko merkataritza saldoa 5.848,4 milioi eurokoa izan da, %121,8ko estaldura tasa positiboarekin.

Lurraldeka, Bizkaiak egin du ekarpenik handiena, esportazioei dagokienez, 12.388 milioi eurorekin (%38). Arabak 10.210 milioi euro esportatu ditu eta Gipuzkoak 10.047 milioi euro. Urtetik urtera, bilakaera positiboa izan du Arabak (%9,3) eta Gipuzkoak (%1,4). Bizkaian, aldiz, %6,8ko beherakada izan da.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK