EAEko esportazioen prezioak %0,7 jaitsi dira 2022ko lehen hiruhilekotik bigarrengora

Inportazioen prezioek, aldiz, %0,8ko igoera izan dute

Bilboko portua | Argazkia: iStock Bilboko portua | Argazkia: iStock

Euskal Autonomia Erkidegoko esportazioen prezioek %0,7 egin dute behera 2022ko bigarren hiruhilekoan, lehendabizikoarekin alderatuta. Alderaketa iazko hiruhileko berarekin eginez gero, %11,4ko igoera izan dela ikus daiteke, Eustat Euskal estatistika erakundearen arabera.

%0,3ko aldakuntza positibo txikia izan da produktu energetikoen prezioetan, aurreko hiruhilekoarekin alderatuta; aldiz, pasaden urteko hiruhileko beraren aldean, hazkundea %24,4ra iritsi da. Produktu ez-energetikoen portaera negatiboa izan da, ordea, -%0.3, eta positiboa aurreko urtearen aldean, %10,7.

Inportazioen kasuan, prezioek neurrian egin dute gora urteko bigarren hiruhilekoan, %0,8 igo dira lehen hiruhilekoaren aldean, eta %21,1 handitu dira 2021eko bigarren hiruhilekoaren aldean.

Produktu energetikoen prezioen indizea %8,8 hazi da hiruhileko arteko tasan, eta ez-energetikoena, berriz, %2,7 jaitsi. Urte arteko ikuspegitik, produktu energetikoen joera areagotu egin da, tasa %53,4 baita; produktu ez-energetikoek ere igoera nabarmena izan dute, %12,8koa.

Eremu geografikoak

Esportazioen prezioek beherakada txikiak izan dituzte eremu guztietan, aurreko hiruhilekoarekin alderatuta, nabarmenenak, mundu gainerakoan, %1,7ko jaitsiera izan baitute, eta Europar Batasunean, %1,2 jaitsi baitira. 2021eko bigarren hiruhilekoarekiko bilakaera kontrakoa izan da, eta prezioek gora egin dute eremu guztietan.

Inportazioak aztertuta eta 2022ko lehen hiruhilekoarekin alderatuta, prezio igoera nabari da; hala, prezioak %5 igo dira munduko gainerakoan, eta %1,3 Europar Batasunean. Iazko bigarren hiruhilekoko inportazioen prezioekiko, igoera handiak izan dira eremu geografiko guztietan, eta nabarmentzekoa da munduko gainerakoan izandakoa, %41.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK