Erabilitako etxebizitzaren metro koadroak 3,421 euroko prezioa izan du EAEn 2025ean, eta %11,2ko igoera izan du aurreko urtearen aldean. Idealista etxeak eginiko ikerketa baten arabera, metro karratuaren prezioa %3,7 igo da azken hiru hilabeteetan, eta inoizko prezio altuenetan kokatu da.
Nafarroan, 1.838 eurokoa izan da metro koadroaren prezioa 2025ean, iaz baino %2,4 garestiago. Txostenak dio igoera handiena Bizkaian eman dela, izan ere, bertan saltzaileen aurreikuspenak %12,2 igo dira. Gipuzkoan igoera %10,3koa izan da eta Araban %3,4koa.
Hala, Gipuzkoa da lurralderik garestiena oraindik, metro koadroko 4.189 euro ordaintzen baitira bertan. Bizkaian metro koadroa 3.293 eurotan dago eta Araban 2.485 eurotan. Azkenik Nafarroa dator, arestian aipatutako 1.838 eurorekin.
Hiruburuei dagokionez, Donostian %13,5 handitu dira etxebizitza erabiliaren prezioa, Bilbon %11,5, Iruñean %6 eta Gasteizen %4,8. 6.450 euro balio du metro koadroak Gipuzkoako hiriburuan. Bilbon 3.893, Iruñean 2.995 eta Gasteizen 2.849 euro.