Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako etxebizitza salerosketa kopurua %8,8 handitu zen apirilean, 2025eko epe beraren aldean. Orotara, 1.947 eragiketa egin ziren. Martxoan, behera egin zuen salerosketa kopuruak urte artean, eta orain berriro ere tasa positiboetara igaro da merkatua. Hori bai, aurreko hilabetearen aldean (2026ko martxoa) %9 etxebizitza gutxiago salerosi dira.
1.947 eragiketa horietatik, 977 Bizkaian egin ziren, 667 Gipuzkoan eta 303 Araban. Horrekin batera, 1.809 salerosketa etxebizitza libreenak izan ziren, eta beste 138 babestutako etxebizitzenak.
Gainera, bigarren eskuko etxebizitzen 1.614 eragiketa egin ziren, eta 333 izan ziren etxebizitza berriak.
1.947 salerosketa horiez gain, 966 herentzia, 31 donazio eta 3 permuta egin ziren apirilean Euskal Autonomia Erkidegoan.