EAEko hoteletan igarotako gaualdien kopurua ia %26 hazi da urtebetean

Sarrerek, berriz, %18,5eko igoera izan dute otsailean

Argazkia: iStock Argazkia: iStock

Euskal Autonomia Erkidegoko hoteletako sarrerak %18,5 hazi dira otsailean, eta gaualdien kopurua, berriz, iazko hilabete berean baino %25,9 handiagoa da. Guztira, 212.846 sarrera eta 401.066 gaualdi zenbatu ditu Eustat Euskal Estatistika Erakundeak.

2023ko otsailean, sarrera guztien %32,7 eta gaualdien %33,9 atzerritik etorriak izan ziren, sarrerak %32,9 igoz eta gaualdiak %41,7. Espainiatik etorritako sarrerak eta gaualdiak, bestalde, %12,6 eta % 19,2 igo dira urte artean, hurrenez hurren.

Araban 27.814 sarrera eta 59.983 gaualdi erregistratu dira, aurreko urteko otsailean baino %14,1 eta %29,6 gehiago. Bizkaian, sarrerak %28,8 hazi dira eta gaualdiak %39,6, 97.467 sarrera eta 185.800 gaualdirekin. Gipuzkoan, berriz, 87.565 sarrera izan dira, 2022ko otsailean baino %10 gehiago, eta 155.283 gaualdi, aurreko urteko hil berean baino %11,6 gehiago.

Hiriburuka, sarreren kopuruak %31,8 egin du gora Bilbon, %18,1 Gasteizen eta %10,2 Donostian. Antzera, aurreko urteko otsailaren aldean gaualdien gehikuntza %46,8koa izan da Bilbon, %34,8koa Gasteizen eta %12koa Donostian.

Euskal Autonomia Erkidegoko hoteletako batezbesteko egonaldia 1,88 egunekoa izan da 2023ko otsailean, 2022ko hil berean izandakoa (1,77 egun) baino handiagoa.

Halaber, 2023ko otsaileko okupazio maila %44,7koa izan da plazen arabera neurtuta, eta %55,5ekoa logelen arabera neurtuta. 2022ko otsailaren aldean, igoerak ehuneko 6,4 eta 8,6 puntukoak izan dira, hurrenez hurren.

Errentagarritasuna

Errentagarritasuna, ADRaren edo eguneko batez besteko tarifaren bidez neurtuta (logela bikoitz bati aplikatua, ostatu erregimenean), 76,89 eurokoa izan da 2023ko otsailean EAEn, hau da, %12,1eko igoera izan du aurreko urteko otsailarekin alderatuta.

ADRa 78,30 eurokoa izan da Bizkaian, 77,79 eurokoa Gipuzkoan eta 70,06 eurokoa Araban. Hiriburuen arabera, aldeak handiagoak izan dira: ADRa 87,35 eurokoa izan da Donostian, 84,63 eurokoa Bilbon eta 62,84 eurokoa Gasteizen.

2023ko otsailean, 42,70 eurokoak izan dira gela eskuragarriko batezbesteko diru-sarrerak, aurreko urteko hil berean baino %32,6 handiagoak.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK