• EKONOMIA
  • EAEko ikuskizun sektoreko langileek greba eguna dute gaur

EAEko ikuskizun sektoreko langileek greba eguna dute gaur

Sindikatuek salatu dute urte luzez prekarietate egoeran dagoen sektorea dela, eta teknikariek zortzi ordu baino gehiagoko lan jardunak egiten dituztela

Argazkia: UGT Euskadi
Argazkia: UGT Euskadi
2026ko maiatzaren 15a - 09:59

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako ikuskizun eta ekitaldien sektoreko langile nahiz teknikariek greba eguna dute gaur. Sektorea erregularizatzea eta hitzarmen propioa eskatuko dute, haien iritziz lan baldintza duin eta bidezkorik ez baitute gaur-gaurkoz, eta sektorea erabat prekarizatuta dagoela diote.

 

Grebarako arrazoi asko dituztela salatu dute beharginek, besteak beste, kontrolik gabeko ordutegi luzeak eta egutegi zorrotzak dituztelako. Hala, euren lan eskubideak bermatzeko aldarrikapen eguna dute gaur.

Sektoreko Teknikariok sindikatuak, LAB, ELA, ESK, CCOO eta UGTrekin batera deitu dute grebara. Salatu dutenez, zortzi ordu baino askoz luzeagoak diren lanaldiak egiten dituzte eta atsedenak oso laburrak dira.

 

Aurreikusten da grebak eragina izango duela EAEn gaur egingo diren musika kontzertu, antzerki eta bestelako emankizunetan. Halaber, ikusleei dei egin diete ikuskizun horietara ez joateko.

Gauzak horrela, egunean zehar mobilizazioak egingo dituzte Bilbon, Gasteizen, Donostian eta Leioan.