EAEko industria ekoizpena %0,3 hazi da 2023ko azaroan

2023ko urtarriletik azarora arteko ekoizpen metatuak %0,3 egin du behera, 2022ko epe berarekin alderatuta

Energiaren ekoizpenak ere %7,2 egin du behera azaroan, iazko epe berarekin alderatuta | Argazkia: iStock Energiaren ekoizpenak ere %7,2 egin du behera azaroan, iazko epe berarekin alderatuta | Argazkia: iStock

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako industria jarduerak %0,3 egin du gora 2023ko azaroan, urriarekin alderatuz gero. Dena den, urte arteko tasak %0,1eko beherakada izan zuen, eta 2023ko urtarriletik azarora arteko metatuan ekoizpenak %0,3 egin du behera, 2022ko epe berarekin alderatuta.

Besteak beste, metalurgia eta metalezko produktuen fabrikazioa, industria kimikoa eta kautxo eta plastikozko produktuen fabrikazioaren urte arteko tasak %0,8 egin du behera azaroan. Kontsumo ondasunek ere joera negatiboa izan dute, %2,5 murriztu baitzen hauen ekoizpena.

Energiaren ekoizpenak ere %7,2 egin du behera azaroan, iazko epe berarekin alderatuta. Aitzitik, ibilgailu motordunen, tren makinen, aeronautikaren eta itsasontzien eraikuntza eta fabrikazioak %4 egin du gora epe berean.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK