EAEko industria jarduera %5,4 hazi zen abenduan

Hiru lurraldeetan goranzko joeran amaitu du urtea sektoreak. Araban %8,1, Gipuzkoan %6,5 eta Bizkaian %2,9 handitu da ekoizpena

Argazkia: iStock Argazkia: iStock

Eustaten arabera, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako industria jarduera %5,4 hazi zen 2023ko abenduan, 2022ko epe berarekin alderatuta. Denera, 2023an, sektorea %0,3 hazi da. Halaber, azarotik abendura bitartean industria jarduera %4,1 igo da.

“Bitarteko ondasunak”, metalurgia eta produktu metalikoen fabrikazioa, industria kimikoa eta kautxuzko eta plastikozko produktuen fabrikazioa tartean, %4,8 hazi dira urte batetik bestera. “Kontsumo ondasunen” jarduera aldiz, %0,5 murriztu da epe berean.

Energiaren ekoizpena ere jaitsi egin da abenduan, %4,6, 2022ko epe berarekin alderatuta. Ekipamendu ondasunen produkzioa berriz, %10,3 hazi da epe berean.

Hiru lurraldeetan egin du gora abenduan industria ekoizpenak, Araban %8,1, Gipuzkoan %6,5 eta Bizkaian %2,9.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK