• EKONOMIA
  • EAEko industria jarduerak % 7,9 egin du gora lehen hiruhilekoan

EAEko industria jarduerak % 7,9 egin du gora lehen hiruhilekoan

Iazko martxotik aurtengora % 4,6 hazi da. Aldiz, % 2,1 murriztu da otsailetik

Iberpapelen lantegia Zinkuñagan (Hernani, Gipuzkoa) | Argazkia: EnpresaBIDEA
Iberpapelen lantegia Zinkuñagan (Hernani, Gipuzkoa) | Argazkia: EnpresaBIDEA
2022eko maiatzaren 5a - 16:09
Eg. 2022eko maiatzaren 6a - 10:28

Iazko datuekin alderatuta bide onetik doa Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako industria jarduera. Izan ere, iazko lehen hiruhilekoko datuekin alderatuta, hazi egin da, zehazki, % 7,9. Industrian pisu gehien duten sektoreak kontuan hartuz gero, igoera nabarmenena izan dute energiak (% 19,3), osagai elektrikoek (% 19,1) eta makineriak (% 15,4). Jaitsi egin dira, ordea, kautxua eta plastikoa (-% 11,5ekoa), baita zurgintza (-% 3,3) eta garraio materiala (-% 0,2) ere.

 

Soilik martxoa hartuta, hazkundea % 4,6koa izan da, eta kasu horretan ere energia izan da gehien hazi dena (% 11,6). Ekipo ondasuenek ere egin dute gora, % 11,2.

Urte arteko igoera azpimarratu badaiteke ere, berri txarrak ere badira: aurreko hilabetetik % 2,1 murriztu da jarduna