• EKONOMIA
  • EAEko industria “normaltasunez” ari da lanean

EAEko industria “normaltasunez” ari da lanean

Itzalaldiaren ondoren industriak egindako esfortzua aitortu du Jauregi sailburuak

Mikel Jauregi industria sailburua | Argazkia: Irekia
Mikel Jauregi industria sailburua | Argazkia: Irekia
2025eko apirilaren 30a
Eg. 2025eko apirilaren 30a

EAEko hamazazpi industria-klusterren arabera, itzalaldia igarota “normaltasunez” ari dira lanean gaurko egunez, asteartean zehar fabrikazio prozesuak berrezarri ahal izan baitzituzten (elektrointentsiboak barne). Hala adierazi du Mikel Jauregi Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburuak. Industria sektoreak egindako lana aitortu du sailburuak, makineria birmoldatzeko eta jada martxan izateko eginiko esfortzuagatik.

 

Red Electricari zein Iberdrolari ere eskerrak eman dizkio Jauregik, elkarlanean aritu izanagatik itzalaldiaren ondoren hornidura elektrikoa lehenbailehen berrezartzeko. Izan ere, azaldu duenez bertako langile asko lanean aritu ziren astelehenetik astearterako gau osoan zehar.