• EKONOMIA
  • EAEko industria prezioak %0,8 jaitsi dira azaroan

EAEko industria prezioak %0,8 jaitsi dira azaroan

Iazko azaroarekin alderatuz gero, %4,2 merkeago daude sektoreko prezioak

Argazkia: iStock
Argazkia: iStock
2023eko abenduaren 22a
Eg. 2023eko abenduaren 22a

Eustatek gaur emandako datuen arabera, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako industria prezioak %0,8 egin dute behera urritik azarora bitartean. Urte arteko beherakada are handiagoa izan da, izan ere, iazko azaroan baino %4,2 merkeago daude sektoreko prezioak.

 

Koke lantegi eta petrolio findegietako prezioek egin dute behera batez ere azken hilabetean. Zehazki, %7,1 jaitsi dira. Energia elektrikoa gasa eta lurruna %1,3 jaitsi da. Aldi berean, urritik azarora prezioan gorakada izan dute erauzketa industriak (%2,9), eta ehungintza, jantzigintza eta zapatagintza azpisektoreak (%0,7).

Bestalde, azken hilabetean energiaren prezioak ere %4,7ko beherakada izan duela jakinarazi du Eustatek. Kontsumo ondasunen prezioak, aldiz, %0,5 igo dira.