• EKONOMIA
  • EAEko langabezia-tasa %7,4an kokatu da

EAEko langabezia-tasa %7,4an kokatu da

Industrian izan ezik, sektore guztietan egin du gora enpleguak

Argazkia: iStock
Argazkia: iStock
2023eko uztailaren 21a
Eg. 2023eko uztailaren 21a

Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko langabezia-tasa %7,4an kokatu da 2023ko bigarren hiruhilekoan, lehenengo hiruhilekoan baino %1,3 baxuago, hain zuzen. Hala, orain hiru hilabete baino 10.800 landun gehiago daude EAEn eta 14.500 langabe gutxiago. Denera, Eustatek kalkulatu du 77.600 langabe daudela hiruhileko honetan eta 971.000 landun, urteko lehen hiruhilekoan baino %1,1 gehiago.

 

Lurraldeka, Bizkaian 8.900 landun gehiago daude eta langabezia-tasa %8,2koa da, Gipuzkoan 2.200 landu gehiago eta Araban 300 gutxiago. Honela, Gipuzkoako langabezia-tasa %6,2 da eta Arabakoa %7. Hiriburuka aztertzen bada, Bilbon 4.400 landun gehiago, Donostian 3.200 gutxiago eta Gasteizen 100 gutxiago.

Era berean, okupazioaren gorakada handiena emakumezkoen artean izan da, 7.600 landun gehiago daude, gizonezkoetan, berriz, 3.200 gehiago. Hala, emakumeen langabezia-tasa 1,7 puntu jaitsi da eta %7,6an kokatu da, gizonezkoena, aldiz, %7,2n dago.

 

Sektore guztietan egin du gora enpleguak, industrian izan ezik. 800 langile gutxiago daude sektore honetan, lehen hiruhilekoan baino %0,4 gutxiago. Bestalde, enpleguak goranzko joera du zerbitzuetan (%1,2), eraikuntzan (%4,6) eta lehen sektorean (%6,1).