Lan Harremanen Kontseiluak jakinarazi duenez, ekainaren amaieran, Araba, Bizkaian eta Gipuzkoan, langileen %49,7k indarrean zituzten beren hitzarmenak, eta %45,9k hitzarmen horiek luzapen-egoeran zituzten. Bestalde, lan hitzarmena iraungita zuten langileen ehunekoa %4,4koa zen.
Egun negoziatzen ari diren hitzarmen askoren indarraldia 2025eko abenduan amaitu zen, eta horiek luzapen egoera dira orain. Hori dela eta, hauen ehunekoa handitu egin da, aurreko seihilekoan baino 7,3 puntu gehiago, hain zuzen.
Lan Harremanen Kontseiluaren arabera, EAEn 2026rako negoziatutako hitzarmenetan adostutako batez besteko soldata igoera %3,2koa izan da; %2,87koa erkidegoan eragina duten Espainiako Estatu mailako akordioen kasuan.
Halaber, urteko lehen sei hilabeteetan sinatutako kontratu mugagabeen kopurua %15,2 igo da, eta %3,59 aldi baterako kontratuena. Gauzak horrela, Lan Harremanen Kontseiluaren txostenak dio lan gatazkak apaldu egin zirela urtarrila eta apirila bitartean, eta lan egin gabeko lanaldiak %25,58 murriztu zirela.
Gehitu EnpresaBIDEA Google-ren iturri hobetsi gisa doan
Egon zaitez azken berriekin informatuta