2026eko urtarrilaren 12a - 10:43
SMI EAEko medikuen sindikatuek beste bi greba egun deitu ditu. Urtarrilaren 14 eta 15ean egin nahi ditu lanuzteak, asteazken eta ostegunerako, beste behin ere medikuen estatutu propio bat eskatzeko asmoz.
Euren lan baldintzekin bat datorren estatutu propio bat aldarrikatzen dute medikuek, eta pasa den abenduan hainbat mobilizazio egin zituzten Hego Euskal Herri osoan. Afera, ordea, Espainiako Estatu mailakoa da, medikuak ez baitaude ados osasun ministerioaren Estatutu Markoaren lege proposamenarekin.
Sindikatuak ohar bidez jakinarazi du bi greba egun gehigarri egiteko asmoa. Halaber, lanuzteekin batera kontzentrazioak iragarri ditu bi egunetan, goizeko 11:00etan.