Eustatek EAEko merkataritza-sektoreko indizearen datuak argiraratu ditu. EAEko merkataritzako salmentak %2,1 hazi dira aurreko urteko hiruhileko beraren aldean. Urteko bigarren hiruhilekoarekin alderatuta %0,1 hazi egin da.
Merkataritzaren barruan, hazkunde hau modu desberdinean eragin du. Handizkako merkataritzan %3,3 hazi dira salmentak eta txikizkako merkataritzan %1,7. Motordun ibilgailuen salmenta eta konponketan, %3,8ko jaitsiera egon da. Datu hauek prezio konstanteetan eta egutegiko eraginak zuzendu ondorengoak dira.
Aurreko hiruhilekoaren aldean, salmentek gora egin duen arlo bakarra txikizkako merkataritza izan da, %0,3koa izanik. Handizkako merkataritzan %0,2ko beherakada egon da eta motordun ibilgailuen salmenta eta konponketan, beherakada %1,5ekoa izan da.
Datuak lurraldez lurralde aztertuta, urte artean salmentak %2,9 igo dira Bizkaian, %1,3 Araban eta %1,2 Gipuzkoan. Aurreko hiruhilekoarekin alderatuz, Araban %0,9 hazi dira, Bizkaian berdin mantendu dira eta Gipuzkoan %0,1 jaitsi dira.
Eustatek merkataritza-sektorean lan egiten duten pertsonen indizearen datuak helarazi ditu. 2025eko hirugarren hiruhilekoaren aldean %0,9 hazi da eta 2026ko bigarren hiruhilekoaren aldean enplegua %0,5 igo da.

Gehitu EnpresaBIDEA Google-ren iturri hobetsi gisa doan
Egon zaitez azken berriekin informatuta