
MLC – ITS Euskadiko Mugikortasun eta Logistika klusterrak akordioa sinatu du Andaluziako mugikortasun klusterrarekin, datozen bi urteetan elkarlanean aritzeko, sektoreko lehiakortasuna areagotzeko asmoz.
Bi entitateek ohar bidez azaldu dutenez, berrikuntza proiektuak egin dituzte elkarrekin eta ekitaldiak antolatuko dituzte sektorera talentua erakartzeko. Eduardo Lasa EAEko mugikortasun klusterreko presidenteak azaldu du lurraldeen arteko kooperazioa “interes estrategikoa” dela sektorea lehiakorrago egiteko.
Miguel Angel Tamarit Andaluziako klusterreko presidenteak ere ildo beretik jo du, uste baitu elkarlanak lagunduko duela sektoreko berrikuntza bultatzen. Akordioak, halaber, sektorera inbertsio berriak erakarri dituela uste dute bi ordezkariek.
Kooperazioaren baitan, jarraipen batzorde bat eratuko dute bi klusterrek, zeina urtean behin bilduko den.