Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako saltoki handi eta elikadura kate handietako salmentak %0,2 hazi dira 2023an, aurreko urtearekin alderatuz gero. Eustat estatistika erakundearen arabera, elikadura sektoreko saltokien salmentek %0,5 egin dute gora, eta gainerako produktuen saltokietakoek %0,3.
2023ko abendua soilik hartuz gero, saltoki eta elikadura kate handietako salmentak %0,3 jaitsi ziren, 2022ko epe beraren aldean. Gainera, azarotik abendura ere salmentek behera egin zuten, %0,5 hain zuzen. Hilabete batetik bestera elikaduran salmentak %0,4 igo ziren, baina gainerako produktuetan %2,3 jaitsi.
Lurraldeka, urte arteko hazkundea Gipuzkoan (%0,6) eta Bizkaian (%0,4) eman da. Araban, ordea, saltoki eta elikadura kate handietako salmentak %1,4 txikitu dira.
Gehitu EnpresaBIDEA Google-ren iturri hobetsi gisa doan
Egon zaitez azken berriekin informatuta