EAEko sektore publikoan grebara deitu dute sindikatuek

Lan baldintzak eta zerbitzuen kalitatea hobetu asmoz, ELA, LAB, CCOO, Steilas, SATSE eta ESK sindikatuek lanuzteak deitu dituzte urriaren 25 eta abenduaren 19rako

Argazkia: LAB Argazkia: LAB

Bi greba egun deitu dituzte EAEko sektore publikoan ELA, LAB, CCOO, Steilas, SATSE eta ESK sindikatuek. Lan baldintzak eta zerbitzuen kalitatea hobetzea eskatzen dute, eta urriaren 25rako eta abenduaren 19rako deitu dituzte lanuzteak. UGT izan da grebara bat egin ez duen sindikatu bakarra.

Gaur, Bilbon elkartu dira sindikatuak, eta hilabetez hitz egiten aritu eta gero hartu dute greba deialdia egiteko erabakia. Sektore publikoko 150.000 langileen lan baldintzak hobetzea dute helburu. 

“Jaurlaritzari, Foru Aldundiei eta udaletxeei erosahalmena bermatzea eta behin behinekotasuna %8ra gutxituz, enplegu publikoa egonkortzea” eskatu dute sektore publikoko %85 ordezkatzen duten sindikatuek. Era berean, sektore publikoaren gainbehera salatu dute, enplegu publikoko arlo guztiei eragiten dielarik egoerak, eta sektorea pribatizatzen jarraitzen ari dela adierazi dute.

Pribatizazio hori dela eta, ELAk jakinarazi du dagoeneko 100.000 langile inguru azpikontratatuta daudela. Gainera, erosahalmenaren galera metatua %20koa izan da azken hamarkadetan, sindikatuaren arabera.

LABek aldaketak eskatu ditu bai estatu eta EAEko aurrekontuetan, zerbitzu publikoak indartzeko eta enplegu publikoa sortzeko. Negoziazioa mailetan, aldiz, %10eko soldata igoera eskatu du, besteak beste.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK