Eustat Euskal Estatistika Erakundearen arabera, 2022ko bigarren hiruhilekoan %4,2 igo dira Euskal Autonomia Erkidegoko txikizkako merkataritzaren sektorearen salmentak, pasaden urteko hiruhileko berarekin alderatuta. Gasolina-zerbitzuguneak kontuan hartu gabe zenbatuz gero, berriz, %4,8 igo dira.
Aldiz, 2022ko lehen hiruhilekoarekin alderatuz gero, txikizkako sektorearen salmentak %0,8 hazi dira.
Sektoreka aztertuz gero, prezio konstanteetako salmentak %8,3 igo dira, elikagaiak kenduta, 2022ko bigarren hiruhilekoan, aurreko urteko hiruhileko beraren aldean. Era berean, neurri txikiagoan bada ere, elikagaien salmentek %0,9ko igoera izan dute. Automoziorako erregaien sektorean, berriz, salmentak %1,7 jaitsi dira.
2022ko lehen hiruhilekoarekin alderatuz gero, elikagaiak kenduta, %0,9 igo dira salmentak; elikagaienak %0,2 hazi dira, eta automoziorako erregaien salmentak %0,1 jaitsi dira.
Lurraldeen arabera, 2022ko bigarren hiruhilekoko salmenten indizeak urte arteko %5eko igoera izan du Gipuzkoan, %4,5ekoa Bizkaian eta %1,8koa Araban. Hiruhileko arteko terminoetan, halaber, salmenten bilakaera positiboa izan da lurralde guztietan: Bizkaian %1 hazi da, Gipuzkoan %0,7 eta Araban %0,6.
Gehitu EnpresaBIDEA Google-ren iturri hobetsi gisa doan
Egon zaitez azken berriekin informatuta