
2025eko martxoaren 13a
Eg.
2025eko martxoaren 13a
UGT Euskadik erabaki du gaur Bilbon egiteko zuen kongresua bertan behera uztea. Raul Arzaren lekukoa zeinek hartuko zuen iragartzeko asmoa zuten gaur, baina sindikatuak ez du oraindik ordezkorik hautatu. Badirudi zuzendaritza ez dela adostutasun batera iritsi, eta hori dela eta, hartu dute ekitaldia bertan behera uzteko erabakia.
Arratsaldeko 16:00etan zen egitekoa sindikatuaren XIV. Kongresua. Erronkak lelopean, sindikatuko 165 ordezkari espero ziren bertan, Pepe Alvarez idazkari nagusia tartean.
Sindikatuen iturriek azaldu dute hautagai berria aukeratzeko “lanean” dihardutela, baina ez dute kongresua bertan behera uztearen erabakiaren gainean arrazoirik eman.