• EKONOMIA
  • EAEko zerbitzuen sektoreak 11.556 milioi euroko fakturazioa izan zuen 2024an

EAEko zerbitzuen sektoreak 11.556 milioi euroko fakturazioa izan zuen 2024an

Negozio-zifra %7,9 handitu zen. Araba izan zen establezimendu kopuruari eutsi zion lurralde bakarra

Bilboko denda batzuk | Argazkia: iStock
Bilboko denda batzuk | Argazkia: iStock
2026ko uztailaren 3a - 12:24
Eg. 2026ko uztailaren 3a - 14:21

Eustatek eskainitako azken datuen arabera, 2024an, Euskal Autonomia Erkidegoko zerbitzuen sektoreak 11.556 milioi euroko negozio-zifra izan zuen; hots, 2023an baino %7,9 gehiago. Gauzak horrela, sektoreko hornidurak %12,4 handitu ziren, 4.428 milioi eurokoak izan baitziren.

 

Industria motelaldian den garaiotan, zerbitzuen sektorea da ekonomiaren hazkundea ahalbidetzen duen merkatua, bere dinamismoagatik batik bat. Eustaten arabera, 2024an 24.840 saltoki zeuden Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, 2023an baino %0,7 gutxiago. Landunen kopurua, aldiz, igo egin zen (%2,1), eta 89.503 pertsonek egiten zuten lan sektorean.

Halaber, langileen kostuak 3.546 milioi eurokoak izan ziren, urte arteko %7,2ko igoera, hain zuzen.

 

Lurraldeka, Araban sektoreko negozio-zifra 2023koa baino %7 handiagoa izan zen, Bizkaian %9,7 eta Gipuzkoan %4,4. Gainera, Araba izan zen establezimendu kopuruari eutsi zion lurralde bakarra, 3.273 guztira. EAEn sektoreko establezimendu guztien %54,2 Bizkaian zeuden arren, lurraldeak izan zuen jaitsierarik handiena aurreko urtearen aldean: %1,1.

Gehitu EnpresaBIDEA Google-ren iturri hobetsi gisa doan  

Egon zaitez azken berriekin informatuta  

 
Aktibatu orain