• EKONOMIA
  • EAEn 25.300 kontratu berri sinatuko dira uda sasoian

EAEn 25.300 kontratu berri sinatuko dira uda sasoian

Randstad etxearen arabera, duela urtebete baino %9 lanpostu gehiago sortuko dira Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan

Argazkia: iStock
Argazkia: iStock
2024ko ekainaren 6a - 13:57
Eg. 2024ko ekainaren 6a - 14:05

Euskal Autonomia Erkidegoan 25.300 lanpostu berri sortuko dira udako kanpainan, duela urtebete baino %9 gehiago (23.215 kontratu), Randstad etxeak egindako ikerketa baten arabera. Lurraldeka, Bizkaian 11.365 kontratu berri gehiago sinatuko dira (aurreko urtean baino %7,3 gehiago), Gipuzkoan 8.645 (%11,4) eta Araban 5.290 (%8,4).

 

Espainiar estatuan, udako kanpainak 600.000 kontratu inguru sortuko dituela aurreikusten du Randstadek, aurreko urtean baino %12,4 gehiago, orduan 533.133 sinatu baitziren, eta duela hamar urte baino %56 gehiago. Kontratu horien %40 hoteletan eta jatetxeetan sinatuko dira. Garraioan eta logistikan %38 izango dira, merkataritzan %17 eta aisia eta entretenimendu sektorean ia %4.

Jesus Fernández Randstad etxeko kideak adierazi duenez, uda honetarako aurreikuspenak "joera positibo argia" erakusten du lan-merkatuan, eta funtsezko sektoreen "susperraldia eta dinamismoa" islatzen dute, hala nola ostalaritzarena, merkataritzarena, garraioarena eta logistikarena. "Eskaera horrek enplegu-aukerak emateaz gain, ekonomia nazionala ere bultzatzen du", gaineratu du.

Gehitu EnpresaBIDEA Google-ren iturri hobetsi gisa doan  

Egon zaitez azken berriekin informatuta  

 
Aktibatu orain