EAEn industria jarduera %1,4 apaldu da apirilean

Lurraldeka, urte arteko tasari dagokionez produkzioa Araban eta Bizkaian jaitsi egin da. Gipuzkoan, aldiz, igo

Argazkia: iStock Argazkia: iStock

Euskal Autonomia Erkidegoko industria jarduera %1,4 apaldu da 2024ko apirilean, 2023ko epe berarekin alderatuta. Hilabete arteko portaerari dagokionez, martxotik apirilera bitartean industria jarduerak %4,9ko jaitsiera izan du, Euskal Estatistika Erakundeak argitara eman dituen datuen arabera.

Kontsumo-ondasunei dagokionez, urte arteko tasa negatiboa da, eta produkzioa %7,3 jaitsi da sektore osoan. Beherakada hori, batetik, kontsumo-ondasun ez-iraunkorren (elikagaiak prozesatzeko eta kontserbatzeko jarduerak, garbiketarako eta higienerako produktuen fabrikazioa) portaerak eragin du, %5,3ko jaitsiera izan baitu; bestetik, kontsumo-ondasun iraunkorren produkzioak %16,5 egin du behera. Azken horien artean altzarien eta etxeko tresnen fabrikazioa jasotzen da, besteak beste.

Ekipo-ondasunen produkzioa, aldiz, %5,8 igo da aurreko urteko apirilaren aldean. Energiaren produkzioa, bestalde, %3,2 murriztu da 2024ko apirilean, aurreko urteko hil beraren aldean. Bitarteko ondasunen produkzioa (metalurgia eta metalezko produktuen fabrikazioa, besteak beste) %2,4 jaitsi da.

Lurraldeka, industria jardueraren urte arteko tasa negatiboa da Araban eta Bizkaian, produkzioa %5,6 eta %3,8 jaitsi baita, hurrenez hurren; Gipuzkoan, aldiz, %3,8 igo da.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK