• EKONOMIA
  • Ecofood S3 partzuergoa sortu dute nekazaritzako elikagai sistema "iraunkorra" lortzeko

Ecofood S3 partzuergoa sortu dute nekazaritzako elikagai sistema "iraunkorra" lortzeko

Next Generation Europako suspertze-funtsak lortzeko helburuarekin sortu da, sektore "seguru" eta "osasungarria" bultzatzeko

Elikagaien sektoreko balio kate osoko 30 bat ordezkarik sortu dute | Argazkia: Azti
Elikagaien sektoreko balio kate osoko 30 bat ordezkarik sortu dute | Argazkia: Azti
2022ko maiatzaren 19a - 09:55
Eg. 2022ko maiatzaren 19a - 14:25

Aztik gidatu eta koordinatuta, 30 bat eragilek egin dute bat ECOFOOD S3 PERTE Ekonomia Berreskuratzeko eta Eraldatzeko Proiektu Estrategikoarekin, Food 4 Future azokan atzo aurkeztu zutena. Eragileak Espainiako elikagai industriako balio kate osokoak dira, eta helburu dute Next Generation berreskuratze-programako funtsak erakartzea sektore "iraunkor", "seguru" eta "osasungarria" lortzeko.

 

Horretarako, hainbat erronka finkatu dituzte, besteak beste partzuergoarekin bat egin duten eragile guztiek murriztea ingurumen-inpaktua, gardentasuna sustatzea elikagaien trazabilitateari eta segurtasunari dagokionez, eta enpresetako eta balio kateetako digitalizazio-prozesuak modernizatzea. "Proiektuak sektorea eraldatzeko apustua egiten du, bai jasangarritasunaren ikuspegitik, bai digitalizazioaren ikuspegitik, balio-kate osoaren lehiakortasuna hobetuz, enpresa-jarduera indibidualak eta kolektiboak sustatuz", nabarmendu du Carolina Najar AZTIko elikadura-zuzendariak.

Partzuergoko komunitatea zenbait lanketa egiten aritu da 2021ean, besteak beste sektoreak behar dituen eraldaketa proiektuak diseinatzen, elikagaien lehiakortasunaz gain, aipatutako iraunkortasuna, trazabilitatea eta segurtasuna bermatzeko.

Gehitu EnpresaBIDEA Google-ren iturri hobetsi gisa doan  

Egon zaitez azken berriekin informatuta  

 
Aktibatu orain